Presskit

Live Cycling Manager 2 behin betiko txirrindularitza-joko managerra da.
Kudeatu edota sortu zure ametsetako kluba! Txirrindularitza-talde profesional baten Kirol Zuzendari egin zaitez eta lehiatu beste 40 taldeen aurka garaipena lortzeraino.
Kontrolatu zure klubaren alderdi guztiak: prestakuntza saioak, traspasoak, plantillak, lasterketako inskripzioak, txirrindularien aukeraketa, lasterketako estrategiak, finantzak eta zure taldearen ekipamendua aukeratuz.
Kontrata itzazu txirrindulari, entrenatzaile, psikologo, mediku, mekanikari,… Kontrola itzazu finantzak, eta kudea ezazu zure ametsetako kluba. Gaindi itzazu denboraldian zehar agertzen diren ezbehar guztiak.
Presta itzazu itzuli handiak: entrenamendu esklusiboak, kontzentrazioak, langileentzako ikastaroak, kirol-materiala eta abar eta abar.
Murgil zaitez denbora errealeko lasterketan parte hartzeko esperientzian; txirrindulariei aginduak eman eta 3D ingurunean lasterketa lehiatu. Lehia zaitez denboraldi osoan zehar beste 40 taldeekin eta igo mailaz denboraldi amaieran.

Fitxa teknikoa

Garatzaileak: Xagu Studios; egoitza Donostian, Euskal Herrian.

Irteera data: 2018ko irailaren 1 (Android e iOS)

Jokoaren webgune ofiziala: livecyclingmanager.com

Kontakturako e-maila: info@xagustudios.net

Sare sozialak Twitter, Facebook, Instagram, YouTube.

Plataformak: Android eta iOS

Prezioa: Doan

 

Deskribapena

Live Cycling Manager-en jokalari bakoitzak klub bat sortu eta kudeaketa osoa eramaten du: itzulietako izen ematea, txirrindulariak, estrategiak, entrenamenduak, lekualdatzeak eta askoz gehiago. Jokalaria txirrindulari talde profesional baten kirol zuzendari bilakatzen da.

Bakoitzak klub bat sortu eta bere gustura pertsonalizatzen du. Nahi dituen txirrindulariak kontratatu, entrenatzaileak, psikologoak, medikuak, mekanikoak… Finantzak kontrolatu eta bere ametsetako kluba kudeatu. Klub bakoitzak denboraldian zehar agertuko diren zailtasunei aurre egin beharko die.

Itzuli handiak prestatzeko garaian, entrenamendu bereziak, kontzentrazioak, langileentzat formakuntza, kirol materiala eta abar luze bat definituko dira.

Jokalariek denbora errealean, online,  lehiatu ahal izango dute, beraien txirrindulariei aginduak emango dizkiete eta emaitzak ikusiko dituzte 3Dn. Denboraldi osoak lehiatuko dituzte beste 18 kirol zuzendarirekin eta denboraldi bukaeran mailaz igoko dira.

Txirrindularitza eta kirol kudeaketa jokoak gustatzen zaizkienen jokoa da hau. Txirrindulari lasterketa baten eta klub bat kudeatzearen zirrara sentituko dute. Helmuga nagusia kluba munduko podiumeko lehen  postuetara eramatea izango da.

Entrenatu, kudeatu eta lehiatu!

 

Historia

Xagu Studios Live Cycling Manager garatzen ari da. Xagu, joko estudio independentea, ZITU enpresaren Startup bezala sortu zen 2015ean. Amets bat betetzen eta sortzen ari garen talde bat gara. Urteetan zehar gure buruetan planifikatu eta diseinatu dugun amets bat, 2015ean Xaguren sorrerarekin forma hartzen asi zen amets bat eta 2018 honetan burutu dena.  Joko honen garapena nekeza eta zorrotza izan da, izan ere ametsak perfektuak izaten baitira. Jakintza ezberdinetako Ilusioz betetako pertsona talde bat elkartu gara Live Cycling Manager errealitate bihurtu ahal izateko.

Has gaitezen jolasten!

 

Ezaugarriak

-       Lehiaketak beste jokalari batzuekin denbora errealean eta 3Dko agertokietan.

-       Lasterketa errealeko hiru kategoria: WC, CC eta HC. Horien barruan, era guztietako Tourrak, Giroak, Vueltak, Voltak eta egun bateko lasterketak, 240 etapa baino gehiagorekin; Frantzia, Espainia, Italia, Belgika, Japonia, Kalifornia, Roubaix edo Lieja bezalako lasterketarik onenekin.

-       Antola itzazu lasterketaren une bakoitzera egokitzen diren estrategiak.

-       Lehia zaitez lasterketa lauetan, kronoigoeretan, erlojupekoetan, pabesean, mendian, maila ertaineko mendietan, askotarikotan eta taldekako kronoetan.

-       Entrena itzazu zure txirrindulariak, edo bidal itzazu mundu osoan egiten diren kontzentrazioetara, haien ezaugarriak hobetzeko.

-       Transferi itzazu behar ez dituzun txirrindulariak, eta kontratatu izar berriak.

-       Kontrola ezazu egoera fisikoa, baita forma eta denboraldian zehar metaturiko nekea ere: txirrindulariak lasterketa garrantzitsuenetara une optimoan heltzeko.

-       Kontrata itzazu zure taldeko langileak: entrenatzaile, mediku, mekanikari edota fisioterapeuta gisara.

-       Kudeatzaile ona zarela erakutsiz, bilatu zure talderako babeslerik onenak eta negoziatu berekin.

-       Online sailkapen-taula: Suntsi itzazu mundu-errekorrak!

-       Kudea ezazu txirrindulari-klub profesional baten xehetasunik txikiena ere.

Vídeo

Beste esteka batzuk

Xagu Studios

Live Cycling Manager

 

Garatzailearen inguruan

Xagu Studios 2015 ean eratutako estudio gaztea da, gure ibilbidea mugikorretarako joko hezitzaileak sortzen hasi genuen, aldi berean hezi eta entretenitzea xede genuela. Orain pausu bat haratago joatea erabaki dugu eta proiektu pertsonalago bat garatzea, estudioa sortu aurretik ere buruan genuena, ideia honetatik jaio zen Live Cycling Manager.

 

Kredituak

Aipatu ezinbesteko izan den ZITUk (aholkulari informatikoa neurrirako garapenean espezialista) eskainitako aholkularitza teknologikoa eta akonpainamendua LCM ren garapenean.

Markel Irizarrek (txirrindulari profesionala) eskainitako aholkularitza teknikoari esker gehitu diren  xehetasunek errealismo sinesgaitza eman diote LCM jokoari.

Kontaktua

info@xagustudios.net

Web-orri honetan cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzeak onarpena dakar.

Informazio gehiagorako gure cookie politika irakurri. Gehiago irakurri

x