Live Cycling Manager

Image
Image

Manager

Lasterketa

Ezaugarriak

Live Cycling Manager 2 behin betiko txirrindularitza-joko managerra da.
Kudeatu edota sortu zure ametsetako kluba! Txirrindularitza-talde profesional baten Kirol Zuzendari egin zaitez eta lehiatu beste 40 taldeen aurka garaipena lortzeraino.
Kontrolatu zure klubaren alderdi guztiak: prestakuntza saioak, traspasoak, plantillak, lasterketako inskripzioak, txirrindularien aukeraketa, lasterketako estrategiak, finantzak eta zure taldearen ekipamendua aukeratuz.
Kontrata itzazu txirrindulari, entrenatzaile, psikologo, mediku, mekanikari,… Kontrola itzazu finantzak, eta kudea ezazu zure ametsetako kluba. Gaindi itzazu denboraldian zehar agertzen diren ezbehar guztiak.
Presta itzazu itzuli handiak: entrenamendu esklusiboak, kontzentrazioak, langileentzako ikastaroak, kirol-materiala eta abar eta abar.
Murgil zaitez denbora errealeko lasterketan parte hartzeko esperientzian; txirrindulariei aginduak eman eta 3D ingurunean lasterketa lehiatu. Lehia zaitez denboraldi osoan zehar beste 40 taldeekin eta igo mailaz denboraldi amaieran.
Image
EZAUGARRIAK:
- Etapen simulazioa 3Dan. Lehia zaitez beste jokalari batzuekin denbora errealean eta 3D agertokietan. Berezko IA izango duten aurkariek lasterketa bakoitza irabazteko borrokatuko dute azken metrora arte; esprint azkarretatik mendiko etapa gogorretaraino.
- Diseinatu estrategia onena eta egokitu une oro zure taldea lasterketan 3Dko agertoki batean, edo estrategia bat diseinatu eta lasterketa simulatu.
- Lasterketa errealeko bi kategoria: WORLD eta PRO. Horien barruan, era guztietako Tourrak, Giroak, Vueltak, Voltak eta egun bateko lasterketak, 240 etapa baino gehiagorekin; Frantzia, Espainia, Italia, Belgika, Japonia, Kalifornia, Roubaix, Lieja,...
- Egutegiko lasterketa onenetan izena eman eta lehiatu lasterketa lauetan, kronoigoeretan, erlojupekoetan, pabesean, mendian, maila ertaineko mendietan,...
- Entrena itzazu zure txirrindulariak, edo bidal itzazu mundu osoan egiten diren kontzentrazioetara, haien ezaugarriak hobetzeko.
- Kontrola ezazu egoera fisikoa, baita forma eta denboraldian zehar metaturiko nekea ere: txirrindulariak lasterketa garrantzitsuenetara egoera optimoan heltzeko.
- Kudeatu zure taldeko langileak: mekanikari, fisioterapeuta, mediku, ikuskatzaile, entrenatzaile edota psikologo gisara, bakoitza bere berezitasunekin.
- Kirol materialeko fabrikatzaileekin negoziatu uneko bizikletarik onenak lortzeko eta osagaietako hobekuntzak ikertu emaitza hoberena lortzeko lasterketan.
Image
- Garraiobideetako hornitzaileak kontratatu lasterketetarako flotarik onenak lortzeko eta honela txirrindularien errendimendua eta atsedena hobetzeko.
- Kudeatzaile ona zarela erakutsiz, bilatu zure talderako babeslerik onenak eta negoziatu beraiekin. Merchandisingaren kudeaketarekin sarrerak areagotu.
- Fitxatu behar dituzun lasterkariak eta transferi itzazu behar ez dituzun txirrindulariak.
- Klubaren beheko kategorietan kontratatzeko promes gazteak ikuskatu. Entrena itzazu eta beharrezko ikusten duzunean mailaz igo.
- Kudea ezazu txirrindulari-klub profesional baten xehetasunik txikiena ere.
Txirrindularitza eta kirol-kudeaketako jokoak atsegin badituzu, hauxe duzu zeure jokoa. Esperimenta ezazu txirrindulari-lasterketa baten eta zure klubaren kirol-kudeaketaren zirrara. Eraman zure kluba mundu-podiumaren gorenera.
3D MOTOR GRAFIKO BERRIA
Lasterketa osoak 3Dan lehiatu eta gozatu hobetutako grafikoez jokoaren motor berriaren eskutik. Estrategia bat ere diseinatu dezakezu eta lasterketa momentuan simulatu.
OFFLINE BERTSIOA
Denboraldiaz gozatu zure erritmoan, egunek zuk aukeratzen duzun erritmora egingo dute aurrera. Jokoaren aurrerapena jolasteko denbora daukazunean gertatuko da.
Entrenatu, kudeatu eta lehiatu!
Image

Web-orri honetan cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzeak onarpena dakar.

Informazio gehiagorako gure cookie politika irakurri. Gehiago irakurri

x